Azalez azal

Urr 4, 2016

♥ Ospitaletan “Azalez azal” deituriko protokolo bat dago. Izen hau ipintzerakoan ez dute buruhauste handirik izan. Hain zuzen ere, haurtxoa jaiotzerakoan bere azala eta amarena kontaktuan egotean datza. OMEk aholkatutako jarduna da.
♥ Azalez azal ez da kamisoia azalarekin kontaktuan izatea, ezta azala body-arekin ere, eta are gutxiago kamisoia body-arekin; oso erraza da, azala azalerekin kontaktuan egotea da. Eta hau hain interesgarria omen da, ospitaleko protokoloan sartzeko? Bada, haurtxoa jaio bezain laster bere amaren altzoan jartzea izan daitekeen hain oinarrizko jarduera batek, mundu mailan burutu diren hainbat ikerketek erakutsitako onurak ditu.

meitaimaitie-blog-tumatrona-pielconpiel
♥ Haurtxoarentzako abantailak:
– Negarra murrizten du.
– Gorputzaren beroa hobeto mantentzen da: sehaska termiko batean baino gehiago, gainean berogailua duen sehaska delarik honako hau. Hozten den jaioberri bat arnasa hartzeko zailtasunarekin eta hipogluzemiekin has daitekeen haurtxoa da.
– Ukimena, beroa eta usaia bezalako zentzumen-estimuluak jasotzea errazten du.

meitaimaitie-blog-tumatrona-pielconpiel2

– Guztiok dugu digestioari laguntzen dion bakterio-flora ugaria, 2.000 bakterio mota ezberdinez osaturikoa. Jaioberriengan digestio-aparatua antzua da. Euren amekin antigorputz batzuk partekatzen dituzte, bere barnean plazentarekin kontaktuan 9 hilabetez egoteagatik. Horregatik dira eurentzat onuragarriagoak amaren bakterioak gainontzeko edozein pertsona edo sehaskaren izarenak baino.
Bagina-bidetik jaoitzeagatik bagina-floraren bakterioekin kontaktuan sartzen dira (onura hau ez dute zesareaz jaiotakoek) eta amaren azalaren gainean jartzen direnean, bakterio gehiagorekin harremanetan daude.
Baina… Bakterioak? Hau ez da arriskutsua? Inola ere! Bakterio horiek oso onuragarriak eta beharrezkoak dira. Haurtxoarengan edozein infekzio mota sor ditzaketen bakterio guzti horiek ahalik eta urrunen mantenduko dituztenak dira. Bakterio txarren aurka borrokatzen duten bakterio onak dira. Eta hau ez da aliatu txiki hauen onura bakarra, heste-bakterioak jaioberriengan oso defizitarioa den K bitamina egiten dute, eta hauek odoljarioen prebentzioan paper garrantzitsua dute.

meitaimaitie-blog-tumatrona-pielconpiel3

♥ Ama eta hautxoarentzako:
– Ama eta haurtxoaren arteko elkarrekintza hobetzen du, loturaren sortzeari lagunduz eta amaldeko zein jaioberriaren portaera erraztuz.
– Amagandiko egoskitze egokiaren hasiera laguntzen du (egoskitzerako beharrezkoak diren amaren hormonen ekoizpena sustatzen du). Horregatik, solairuen arteko lekualdatzetan, haurtxoak amaren altzoan joan behar du, ez beste edozeinekin.
♥ Azalez azalaren onurak epe luzeari begira, erditzearen ondoren ematen diren 2 orduko kontaktuetan ikusten dira, gehienbat. Ez bada inolako arazo larririk sortzen, haurtxoa suspertu edo ama ebakuntza-gelan sartu beharra eskatzen dituztenak adibidez, hainbat jarduerek itxaron dezakete, hau da, pisatu, jantzi, B hepatitisaren eta K bitaminaren txertoa injektatu, neurtu…
♥ Begiratu bideo honetan azalez azalak nola errazten duen jaoiberria bera bakar-bakarrik herrestatuz amaren bularreraino heldu ahal izatea:

https://www.youtube.com/watch?v=pjw7GICl34A

Jade Emaginak emandako textua MeitaiMaitientzat: http://matronaonline.net/piel-con-piel/

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE