Buru zapalen tribua

Eka 10, 2020

meitaimaitie-blog-cabezasplanas1Inoiz honetan pentsatzen jarri zara? Gure praktika ez naturalekin umeen burua deformatzen dugula! Horren arrunta da umeak lehen hilabeteetan beren burua deformatua izatea, horrenbeste denbora etzanda eramateagatik, normala iruditzen zaigula! Niri izugarrikeria iruditzen zait.

Nolatan ez dugu hartzen zerbait ondo egiten ez garenaren seinale bezala? Nola da posible, gizarte mailan, horren argi egonda zerbait ez garela ondo egiten ari, eta ezer ez egitea gure seme-alaben hazierarekin?

Eta badakizue zer iruditzen zaidan okerren? Zure haurra 2 hilabetetako azterketara eraman eta pediatraren erizainak esatea “ume honek buru deformatua du”. Zu bertan paralizatua geratzen zara pentsatuaz “jainko maitea! Nolatan du buru deformatua?”. Eta erizainak dio bitartean umearen burua ukituaz “beti buruarekin ezker aldera lo egiten du ezta?” eta zuk “uhmmmmmmm, bai”, eta berak argi esaten dizu zer egin behar duzun, buruaren ezkerraldean toalla bat tolestua jarri burua beste aldera eramatea behartuaz umea, horrela beste aldea deformatuaz ezta? Horrela berdin deformatua izango du bi aldeetan. Ondoren lasai egoteko esaten dizu, kontatuaz badirela kasko batzuk oso onak (eta oso garestiak) umeari jartzea izango duzuna burua ez bada bere onera itzultzen.

meitaimaitie-bykay-fular-tejido-estatico-sanddenim-vaquero-arenaHau erokeria da! Gure umeekin egiten ditugun hainbat gauza bezalaxe. Eta galdera egiten dut orduan, zergatik ez du erizainak esaten “Ume onek burua deformatua du, denbora gehiegi egoten delako etzanda. Besoetan egon behar du gehiago”. Ez! Hobe da orain buruaren beste aldea deformatzea eta ondoren kaskoa jartzea hori “konpontzeko”, gastu gehiago. Zergatik ez egin ondo hasieratik? Zergatik ez eman ume-eramaileei buruzko informazio kaskoen informazioa eman beharrean, eta ume asko neurologoarengana bidali beharrean?

Umeek besoak behar dituzte, edukiko duen beste gorputz baten kontaktua behar du, bakarrik ez daudela sentitu behar du, mugimendua behar du, baino ez kotxe silen mugimendu estatikoa, gorputz baten mugimendu bitala baizik. Baino besoak gaizki ikusiak daude gaur egun eta nire buruari galdetzen diot, “zerk oztopatzen gaitu gure umeak besoetan izateko, hauek besarkatzeko, musukatzeko, usaintzeko, etab.? Beroa, maitasuna, babesa, etab. emanaz, mundua gure besoetatik eta gure altueratik erakutsiaz, zergatik ez egin hori alarmak saltatu gabe gizartean edo gure inguruan?”

“Gaizki ohituko da besoetan”, “Besoetan lokartzen duzu? Galduta zaude!”, ”Ez zaio ezer gertatzen, bakarrik besoak nahi ditu, baino hartzen baduzu ilea hartuko dizu”, etab.

Baino ez baditugu esaldi hauek entzuten eta gure barnea entzuten badugu isilpean, zer gertatzen da orduan? Zeri diogu beldurra? Zerk egiten digu plazer horri uko egitea? Zerk egiten du umeei hau ukatzea? Beldur guztiak alde batetara utziaz bagoaz, seguru gutako guztion barrutik desio bakar bat sortuko dela, gure umeak gure gainean izatearena.

Gaur egun, 3 edo 4 urte bitarteko umeren bat duen edozein familiak kotxe sila bat edo bi ditu, baino oso gutxik dute ume-eramaile bat. Gure ustez umea bere lehen 9 hilabeteetan gehien bat gurasoen besotan egon behar du, naiz eta kotxe sila edo sehaska ere erabili. Onurak asko dira eta oso erosoa da, benetan. Lehen asteetan badirudi umea sabelean daramazula oraindik.

Eta ondoren galdera da, ze adin arte dago ondo umea besoetan eramatea? Gure txikia jaio zenean eta txikia zen bitartean jende askok “begira ze ondo doan” esaten zuen, baino behin urtebete egitear zegoenetik “ba pisua izango du ba, ez?” entzuten hasi ginen, eta mundu osoak nire bizkarragatik larritua zirudien, eta ondoren “jada jakingo du ba oinez, alfertu egingo da” eta horrelakoak. Baino ez al da alfertuko ere 4 urteekin kotxe silan eramanda? Orduan ez da ezer esaten! Baino 2 urterekin besoetan bai.

Galderara itzuliaz, ze adin arte eraman daiteke? Ba umeak gainean joan nahi den arte eta gurasoak eramateko gai garen arte! Non dago arazoa?

meitaimaitie-blog-cabezasplanas2Argitzeko: plagiozefaliaz hitz egiten dudanean, umea gehiegi etzana eramateagatik sortzen denari buruz ari naiz hizketan, hau da besoetan gutxi edo bate eramateagatik. Jakina da plagiozefalia beste arrazoi batzuengatik izan daitekeela ere, haurdunaldia edo. Baino hala eta guztiz ere, umea besoetan eramatea iruditzen zait dela modurik hoberena hauek saihesteko eta hobetzeko.

“Conojosdemadre.blogspot.com” blogeko Carolen textu batean oinarritutako testua, baino MeitaiMaitiek moldatua.

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE