Select Page

Esaten dugun hori

Eka 28, 2011

Umeek gurasoengan sinesten dute. Behin eta berriro esaten diegunean zoragarriak direla, gure etxeko printze eta printzesak direla, politak direla, azkarrak, bizkorrak eta alaiak direla, esaten dugun horretan bihurtzen dira. Baino aldiz, tontoak direla esaten diegunean, gezurtiak, gaiztoak, berekoiak edo adigabea, jakina, esandakoari kasu egiten diote eta horrela jokatzen dute. Gurasoek –edo beraien ardura dutenek- esaten dugun hori, umearen identitatearen barne barnean sortzen da!

Umeek ez dute batek besteak baino bertute gehiago. Orain bai, nahikoa begirada jaso ez duena, maitatua izan ez dena, hitzak jaso ez dituena eta bere gurasoengandik kontuan hartu ez dena, sinesgarritasun gehiago emango die bere ez gaitasunei. Eta sufritu egingo du. Gursaoengandik begirada eta miresmena jaso duenak berriz, eguneroko ekintza goxoez maitatua, beregan segurtasun handia izango du eta bere bertuteen gainean sortuko du bere izaera eta gabeziez par egingo du.

Konturatuko bagina gure seme-alabek sufritu egiten dutela, autoestimu baxu badutela, lotsa badutela, kirolarik txarrak direla uste badute, ikasle txarrak, ez daudela garaien alturara, hitz egitea zail egiten bazaie, erlazionatzea, beste umeekin jolastea, motelak direla, edo lagunek burla egiten badiete; beraien alde egin behar dugu, lehenbailehen gainera. Egin genezaken okerrena beraien arazoen kargu bakarrik hartzea eskatzea litzateke.

Umeak berak dituen bertuteak, errekurtsoak edo abileziak izendatu ditzakegu. Adibidez, beti egia esaten duen umea dela. Ez duela inoiz lagun bat salduko. Beste inori min egiteko gai ez dela. Sufritzen duten besteak entzuteko eta ulertzeko gai dela. Eskuzabala dela. Gure umeei politak direla, maitatuak, ongi etorriak, gurtuak, ederrak, gure begietako argi direla eta gure bihotzaren poztasuna direla esateak, ume seguru, zoriontsuak eta ondo prestuak egingo ditu.

Agian, gure hiztegian ez ditugu halako hitzak, gure haurtzaroan ez ditugulako inoiz entzun. Horrela bada, ikasi beharrean gaude. Orain egiten badugu lan hori, gure seme-alabak guraso egiten direnean ez dute ikasgai hau berriro egin beharko. Beraien barnetik aterako direlako naturaltasunez, hitzik ederrenak eta esaldirik gozoenak beraien umeentzako. Eta maitasunez hitz horien kateak belaunaldietan zehar mantenduko dira, gure biloba edo birbilobentzat arrunt izanaz, beraien izateko modua izango direlako. Pentsatu dezagun etorkizunerako inbertsio bat dela, arriskurik gabe. Hemendik aurrera… gure seme-alabentzat maitasun hitzak bakarrik! Lau haizetara zabal dezagun ilargiraino eta bueltan maite ditugula.

maite zaitut
maite- maite zaitut
pila, pila, pila
patata tortilla!
maite zaitut
maite-maite zaitut
ilargiraino eta buelta
maite zaitut

Idatzia: Laura Gutman
Itzulpena: meitaimaitie
Olerkia: Pirritx eta Porrotx

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE