Select Page

“Ni neu izan nintzen egoeraren jabe, eta ez mina”, erditze testigantza

Ira 13, 2017

Gure kasuan ikastaroaren helburua bikotearen parte hartzea zen. Nik kontatzen nion berari: “Begira Jon, ikusi hau, irakurri hau!” Eta bere erantzuna beti “bai, bai, bai” zen.

Lengusina batekin hitz egin nuen erditzeaz eta berak erditzea eta mugimenduaz hitz egin zidan. Bere lagun batek Meitaimaitien egin omen zuen prestakuntza Zarautzen eta irakurtzen aritu nintzen horren inguruan eta gustatu zitzaidanez probatzera animatu nintzen. Nik printzipioz ez nuen epidurala erabili nahi, baina ez nengoen itxita ere. Meitaimaitierekin harremanetan jarri nintzen eta ikastaroan lantzen zena ondo iruditu zitzaidan: gorputza ezagutu, mugimendua… nire lehengusinak ere horrela erditu zuen. Egozpena lauhanketan izan zen, epidural gabe eta hark ere esaten zidan “Ines, oso ondo, primerako erditzea izan zen” eta horrek ere animatuta izen eman genuen. Taldetxo bat elkartu ginen Zarautzen, ariketak egiten aritu ginen eta egia esan oso ondo eta Jon ere orduan entxufatu zen pixka bat.

Jon: bai galduta nengoen ni! Bera ikusten nuen sartuta, interneten begiratzen… ta ni ere hasten nintzen baina pufff a ze aspergarria! Eta ikastaroa hasi bitartean bere esku uzten nuen gaia eta kontakizun saioan Jokin, erditzeaurreko ikastaroan parte hartu zuen aita bat entzuteak asko lagundu zidan, momentua iristean ere erraminta batzuk eduki, zer egin, zer ez egin, lagundu…

Saioetan bereziki lortu nuena konfidantza izan zen. Konfidantza neuregan eta momentuan gertatuko zenarekiko. ASPACEn lan egiten dudanez, nire beldurra erditzeko momentuarekiko zen, nere umeak erditzean sufrituko ote zuen beldur nintzen, gai izango ote naiz erditzeko, egingo ote dut… Saioetara joan ondoren, hori azken beldurra bihurtu zen, erditzean ez nuen horretan pentxatu ere egin! Eta ikaragarri lagundu zidan erlajazio eta bisualizazio ariketak egiteak ere. Etxean egunero egunero egiten nituen ariketa horiek eta konfidantza lortu nuen, momentua irudikatzen nuen, saiatzen nintzen bidea irekitzen bisualizatzen, Eñauten etorrera ikusten eta horrekin kriston konfidantza lortu nuen. Lasai eta konfidantzarekin sentitzen nintzen eta horrek harritzen ninduen, buruari buelta asko ematen dizkiodalako. Baina haurdunaldi bukaeran benetan lasai sentitzen nintzen.

Momentua iritxi zenean, astearte gau batez hasi zen prozesua martxan. 3-4 egun igaro ziren jada erditze data teorikotik; ginekologoak “Hamilton” maniobra egin ostean bai beldurtu nintzela: “Erabaki zuzena izan ote da? Itxoin egin behar al nuen?”. Astearte gau horretan uzkurdurak hastean, hasieran bai blokeatu nintzen eta hala esan nion Joni: ai ama, uzkurdurak! Eta berak esan zidan, hoberena deskansatzea izango zela eta jarraitzen bazuten ospitaleruntz abiatuko ginela. Asko eskertu nuen bere lasaitasuna momentu hartan. Nik uste ikastaroan parte hartu ez bagenu segituan joango ginela ospitalera eta ea zer gertatzen zen zain egongo ginela.

Kontua da ohean sartu ginela eta uzkurdurak gelditu egin zirela. Baina goizean tapoia galtzean, berriro ere izutu nintzen: ai ama, zer da hau? Arratsaldean amarekin geratuta nintzen baina aitzakia bat bota behar izan nion diximulatzeko eta Jonekin paseotxo bat ematera joan nintzen. Berriro ere bera lasai eta abian ziren uzkurdurak kontrolatzen oraingoan; ordurako uzkurdurak 3 minutuero nituen eta orduan bai Jon urduritzen hasi zen. Etxera itzultzean, gorputzak pelota erabiltzeko eskatzen zidan, eta berak afaria prestatzen zuen bitartean ni etxeko lanekin hasi nintzen, distraituta egoteko beharra nuen. Halako batean neronek eskatu nuen: goazen ospitalera!

Donostiako Ospitalera iristean dena primeran, tratua izugarria izan zen. Bagina miaketa bat egin ziguten eta jada 3 zentimetroko dilatazioa omen zegoen eta egoera baikorra zen. Lehen monitorizazioan grafika perfektua nahi zutenez tentsio momenturen bat izan genuen, gure Eñaut bizi bizi zegoen eta, baina emaginak izugarri lagundu zigun. Erditze planaz hitz egiten aritu ginen, nahiz eta idatzita ere eraman genuen, eta azkenean gela arrunt batera joan ginen. Ni pelotarekin burubelarri ari nintzen baina emaginak proposatu zidan, dutxa bat hartu eta pixka bat deskansatzeko. Epidurala ekiditeko nahia eta asmoa nuenez eta luze jo zezakeenez indarrak hartzeko modua izan zitekeen hura. Nik ohean sartu eta prozesua berriz gelditzeko beldurra nuen ordea. Halere dutxa bat hartu eta etzan egin nintzen. Ohean sartzean, erlajazio eta bisualizazio saioetako audioa jarri genuen eta primeran, erlajatu egin nintzen, momentua irudikatu nuen, bidea irekitzen, Eñaut jeisten, alboka etzanda nengoen eta mugimenduarekin laguntzen uzkurdura bakoitzean… eta lasai nengoen, konfidantzaz beteta. Ni nintzen egoeraren jabe eta ez mina. Bapatean poltsa hautsi nuen eta emaginei deitu genien badaezpada eta kuriosa xamarra naizenez garbiak al ziren galdetu nion, ea nola zekien hori… dena lasaitasun haundiz. Dagoeneko 5 zentimetroko dilatazioa genuen. Denetarik eskeini ziguten, bainera, zaku beroa (hori erabili nuen gustora)…

Berriz dutxa sartu nintzen, oraingoan ura beroago jarri nuen eta mareo sentsazioa etortzen hasi zitzaidanez atera eta komunean exeri nintzen eta ikaragarrizko kakagure-bultzatzeko gogoa piztu zitzaidan bapatean. Emaginak monitorizatu behar ninduela esaten zidan eta nik ezetz, bultzatzeko gogoa nuela eta ezin nuela handik mugitu. Orduan bera ere pixka bat apuratu zela uste dugu, inork ez genuen uste 5etik 10era ordubetean pasako ginela. Azken batean ez nintzen epiduralaz gogoratu ere egin, uzkurdurak oso ondo eraman nituen. Nolabait handik mugitu eta ohe ingurura gerturatu nintzen (ez nuen etzan nahi) eta zutik egin zidan bagina miaketa, ia ia dilatazio osoarekin geunden! Gurpildun aulkian exeri eta ziztu bizian joan ginen erditze gelara.

Erditze gelan ere dena oso ondo. Gorputzak zutik erditzea eskatzen zidan, zutik eta pixkat makurtuz laguntzen. Erditze aulki bat eskeini zidaten baina han ez nengoen eroso. Postura batzuk probatu ostean alboka etzanda aurkitu nintzen gustora eta erditze ohe berrietako bat tokatu zitzaigunez, emaginak orientatu gintuen postura hobetzeko eta erditzeko errazago izateko baina modu hartan ez nengoen eroso. Azkenean berriro oheari aldaketak egin eta exerita bezela jarri nintzen, sakroko zona libre nuela, aske sentitzen nintzen, euskarri batzuei helduta oso eroso nengoen. Egozpenean ere emaginak orientatu eta lagundu zidan, ispilua jarri zidaten burutxoa ikusteko baina nik ez nuen ezer ikusten, bultzadekin kontzentratuta nengoen.

Episiotomia beharko nuela esan zidan eta nik itxoiteko eskatu nion, saiatu nahi nuela. Burutxoa agertu arren ez zen erabat kanporatzen…

Jon: bai ikusten zen irten nahi zuela baina falta zitzaiola eta ulertzen nuen emaginaren irizpidea eta hor bai bera baino urduriago nengoen ni, a ze tentsioa!

Ebaki txiki bat egin behar izan zidan. Zauria josten erditzean bertan baino okerrago pasatu nuen! Oso sentsazio ona daukat, politta, berehala esan nion bikoteari “nahi duzunean beste bat ekarriko dugu!”. Espero baino mutiko haundiagoa izan zen azkenean, 4kilo pasatxo pisatu zituen Eñautek. Segituan jarri zidaten gainean, titia ere berehala hartu zuen eta ondoko gelan egon ginen hiruok lasai lasai 2 edo 3 orduz.

Prestatzea, konektatzea eta sinestea oso garrantzitsuak izan dira guretzat eta egia esan kristoren esperientzia izan da. Eta burua irekita eramateko ere bai; haurdunaldian pelotarekin ez nengoen eroso eta eguna iristean pelota nahi eta behar nuen esaterako. Aukera desberdinak edukitzea ederra izan da, gero gorputzak eskatzen dizuna egiteko, gorputzak dioena errekonozitzeko, azken batean badakizu zer egin.

Esperientzi politta izan da!

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE