Emakume jakintsuak

Ago 27, 2011

Amona izatearen ilusio eta anbibalentziarekin, emakume helduak garai berri bati aurre egiteko prest gaude, gure bilobei gure seme-alabei agian eman ez geniena emateko intentzioz: denbora librea.

Baina, “amontasunak” askoz helburu osoago eta beharrezkoagoa du, emakume gazteei amatasunaren sekretuak azaltzearen funtzioa, barne munduari buruz dugun ezagutza eskainiaz, orain ez dugulako umea elikatu beharrik, rol hori utzi eta espiritualki ama izatera doazen emakume horiek elikatzea baizik. Posible da gure iraganean egoera tamalgarriak pasa izana, eta bizitako horrengatik bi jarrera har ditzakegu: gogorrak eta kritikoak izanaz beraiek umeak hazten dituzten modua gaitzetsiz –honen ondorioz gure alabak guregandik banandu beharko dute- edo bihotza ireki gure antzinako bizipenak alde batetara utziaz, eta ama gazteen ondoan egon sostengatuaz, ulertuaz, onartuaz, maitatuaz eta miretsiaz. Eta horrela egiaztatuaz belaunaldi ezberdinen arteko gertutasuna ona izango dela haurrarentzat.

Egia da emakume helduen jakinduria sakona gaitzetsi dugula zimur eta ile zuriek hartu duten fama txarragatik. Baino gure fisikoak indarra eta edertasuna galtzeak heldutasunean beharrezkoa da itxurakeriaz banatzeko eta izatearen konplexutasunean sartzeko. Fisikora oso lotuak geratuko bagina, ez ginateke bizi espiritualean murgiltzeko prest egongo. Zimurren edertasuna behar dugu, azala ondua eta azala bigunago izatea, aprobetxatu nahi duenarentzat esperientziaren jakinduria zabaltzeko prest.

Kontutan izan dezagun gaur egun ama asko daudela, beraien umeekin besoetan, amatasunetik alde egiteko beharrarekin. Emakume helduak honi helduta geratu gabe gure historia aztertzeko prest bagaude, eta  iraganean agian zorrotzegiak edo hotzegiak izan garela konturatzeko gai bagara, hau alda dezakegu emakume kontzientziaren ateak irekiaz gure alabak eta errainak amatasunaren bidea sostengu, laguntza eta eskuzabaltasun gehiagoz egin dezaten bidea. Orduan bakarrik mereziko dugu emakume jakintsuak deitzea.

Laura Gutman.

También te puede interesar

Familias numerosas y partos múltiples

En Meitaimaitie pensamos en las Familias Numerosas y los Partos Múltiples, y por ello, todas las familias que acrediten dicha situación tendrán un descuento del 10%. Para poder disfrutar de este descuento tendréis presentarnos o enviarnos por email el Libro de Familia...

leer más

Primavera y alergias en niños

Llega la primavera y con ella la naturaleza resucita, los días se alargan, y en la consulta son cada más frecuentes las dudas sobre cuadros alérgicos. Las alergias se manifiestan de formas muy diferentes, pero en primavera por influencia del polen destacan dos cuadros...

leer más

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net