Esti Arri

Feb 24, 2021

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA…

“Noski, horretara ohitu duzu eta!”

Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko aulkitxoa ere, etxetik beti biekin ateratzen gara. Baina haurra ez da kaleko aulkitxora ohitu ba! Nola diren gauzak! Jendeak esaten digunaren bestelakoak! Hau da, fularrera ohitu egin da baina aulkitxora ez!!

Ez, kontua ez da ohitura kontua, haurra ez da ohitu horretara, haurrak behar hori dauka jaio berria denean. Haurdunaldiko 40 asteetan amaren umetokian izan duenaren antzeko zerbait bilatzen du, behar du; berotasuna, kontaktua, mugimendua … Eta hori nola lor daiteke? Bada, porteatuta!

Aditu askok diote haurrak heldu gabe jaiotzen direla eta beste 9 hilabete behar dituztela heltze prozesu horretan, beste 9 hilabeteko “exterogestazioa”, edo umetokiz kanpoko haurdunaldiaren jarraipena litzatekeena nolabait esateko.

Guzti honetaz gain, hasierako egun, aste edo hilabeteetan haurra aitarekin, lasai eta goxo egoteko modu oso egokia dela esan dezaket. Amok haurrarekin dugun loturaz gain bularra ere badugu, janaria haurrarentzat, eta horrela lasaitu ditzakegu besteak beste. Baina aitek? Nola lasaitu dezakete haurra?  Beraien bularrean jarriz, porteatuz.

Eta bide batez, aitaren binkulua ere indartzen da, aitaren usaina, aitaren hitzak, mugimendua, bihotz taupaden hotsa eta erritmoa … ezagutzen hasiko da eta binkulu hau indartuko da. 

 

Atxikimendu eta loturak sendotzeko ideiez gain, porteatzeak beste onura batzuk ere baditu haurraren garapenean: berehalako atentzioa, etengabeko komunikazioa, kontaktua, segurtasuna eta babesa, negarraren gutxitzea, buruhezurra aplastatzeko arrisku txikiagoa, atxikimendu seguruagoa, edoskitzea errazten du, gorputzeko tenperatura erregulatzen du… 

 

Beste alde batetik, eguraldi baldintza kaskarra dagoenean, euria, haizea, kaskabarra … ere haurra babestuta doa. Aldiz, kaleko aulkitxoan plastikozko burbuila jarri behar da eta haurra handik ateratzeko maniobrak… dena korapilatsuagoa egiten du. Euria ari duenean helduok eskuak libre ditugu aterkia edo beste zerbait heltzeko edo egiteko.

Porteatzeak ordea, baditu kontrako iritzi batzuk ere. Adibidez, niretzat hurbilena eta ezagunena Budapesteko Pikler Loczy institutuko adituen iritzia da esaterako. Aditu hauen esanetan haur jaio berriaren bizkar hezurra ez dago prest bertikaltasunean jartzeko, oso debila omen delako eta prestatu gabe omen dagoelako. Haurrak bere garapen eta prozesu natural eta berezkoaren bidez bertikaltasuna lortu arte ez omen da komeni postura horretan jartzea. Piklerren inguruko formazio dexente egin ditut eta ildo hontan lanean ere urte dexente daramatzat. Eta ados egon naiteke teoriari dagokionez. Baina haurrak etxean eta instituzioan (haureskoletan adibidez) ez dauzka harreman berdinak, beharrak ere beste batzuk dira, emozionalak, loturak… Beraz, nire ustez, arlo guztietan bezala oreka bat bilatzea da gakoa porteoan ere. Porteoa gauza batzutarako onuragarria den bezala, haurra lurrean, bizkar gainean etzanda egoteak ere onura asko ditu haurrarentzat. Horregaittik egunerokoan haurra lo eginda eta janda dagoenean, lurrean (lur gogorrean manta baten gainean) etzanda gora begira uzteko une aproposa izan daiteke, mugimendu askatasunean eta jolas autonomoan jardun dezan.

Haurraren garapenerako oraintsu aipaturiko bi aspektu horiek ere oso garrantzitsuak baitira atxikimenduaz eta porteatzeak izan ditzakeen onuraz gain.

 

Esti Arrizabalaga Agirre

También te puede interesar

Familias numerosas y partos múltiples

En Meitaimaitie pensamos en las Familias Numerosas y los Partos Múltiples, y por ello, todas las familias que acrediten dicha situación tendrán un descuento del 10%. Para poder disfrutar de este descuento tendréis presentarnos o enviarnos por email el Libro de Familia...

leer más

Primavera y alergias en niños

Llega la primavera y con ella la naturaleza resucita, los días se alargan, y en la consulta son cada más frecuentes las dudas sobre cuadros alérgicos. Las alergias se manifiestan de formas muy diferentes, pero en primavera por influencia del polen destacan dos cuadros...

leer más

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net