Jaio eta segituan, bakarrik lo egin beharko lukeela suposatzen dugu. Pixka bat hazten da eta erabakitzen dugu handiegia dela besoak eta mimoak eskatzeko. Eta pixka bat gehiago hazten bada, handiegia da etxean geratzeko. Gero handiegia da negar egiteko. Ondoren haundiegia da urtebetetze festa batean bakarrik ez geratzeko. Eta noski, beti da handiegia gainean pisa egiteko, edo eltxoeri beldur izateko edo eskolara joan nahi ez izateko.
Jaiotzen den momentutik behar zuen bakarra kontaktua bada eta izan ez badu, badaki bere etorkizuna bakarrik geratzea dela. Kontaktu beharra ez da desagertzen ez izatean, orduan opziorik hoberena modeloa aldatzea da, helduarentzat “entzutetsuago” den sistema batetara eta seguruenik gogaikarriagoa. Gehienetan umea gaixotu egiten da. Ume gehienak bakardadez gaixotuak daude. Baino helduok ez dugu umeen gaixotasunean, kontaktu eta presentzi behar desplazatua ikusteko gaitasunik.
Baino orain, gutako bakoitzak pairatu dugun heziketa eta hezkuntza metodoa gogoratu eta jaso dugun mina sentitzeko balentria izango bagenu, eta eskua bihotzean jarri eta txikitan jasotako irain, umilazio eta babes eza gogoratuko bagenu, hau dena mendekua besterik ez dela jakingo genuke. Biktima egin gaituen egonezin, ulertezin, zorigaitz eta gorrotoa deskargatzen dugu. Orain salbatu egin nahi dugu eta umea ez ukitu, zergatik ukitzeak min egiten digu. Gorputz gogorrak min egiten digu maitasun ezagatik, moralak min egiten digu, arimak min egiten digu. Datozen belaunaldiengatik zerbait egiteko prest al gaude? Orduan, gure umeen mina sendatu dezagun eta gure gorputza gaur ume direnen esanetara jar dezagun.
Laura Gutman