Dibortzioak, bikote harremanean gauzak gertatzen diren modu beretsuan gertatzen dira. Indarkeria, desadostasuna, ulermen eza, exijentzia, tratu txarrak, zabarkeria, mespretxu edo axolagabekeria izan badira afektua emateko txanpona, ba elementu horiek berak egongo dira gurasoen banatzeko momentuan. Orain borrokak jarraituko du, iraganean bezalaxe. Irabaztea, arrazoia izatea, kontrakoari izen ona kendu, puntu ahulak bilatu bertan emateko, armagabetu, ahuldu, min eman, biziz eritzea bilatuko dugu barkamena eskatzen digun arte eta ordaindu dezan gure amorruari jarri diogun prezioa.
Eta umeek sufritu egiten dute. Ez dibortzioak berak kalte egiten dielako. Umeak ez dira parametro moral eta erlijiozkoz mugitzen. Ez zaizkie aurreiritzi eta “zer esango ote dute”ak axola. Ez zaie funtsezko gurasoek senar-emazte perfektua ez sortzea inporta. Benetan axola zaiena gurasoen artean dugun haserrea da, itsutzen eta beraietaz ahaztarazten gaituen haserrea. Nabaritzen dute, beste bikotekideagan askatzen ditugun estrategiak gure ezin ikusia askatzeko, eta umeak beste bikotekide hori maite du. Beraz gurasoen arteko sentimendu berekoi eta intentzio txarren artean harrapatua geratzen da. Umearen ikuspegitik, ez dago emozio kartzela okerragorik.
Ikusgarria da umeengatik burruka ematen denean, zein gutxitan begiratzen den ume bakoitzak bere ume izatearen berezitasunean dituen beharretan. Umeak negoziatzeko ondasuna dira, diru kantitatearen maila berean. Berez, “umeak” eta “dirua” dira dibortzio epaiketetan dauden aldagaiak eta hobe edo okerrago negoziatu da, zenbat lortu duen ikusita kontrakoak.
Umeek ez dute ez boto ez ahotsik. Eta entzuten bazaie, gehienetan “gudaren irabazlea”ren ahotik hitz egiten du. Beraz, gurasoetako baten itxaropen eta beharretara erantzuten du. Kasu horietan, umeak dira gurasoei begira daudenak eta beraien beharrei erantzuten, eta ez alderantziz. Ez du ezertarako balio umeak bi gurasoetako batekin geratu nahi duela esateak. Ez genukeelako inoiz umea horrelako erabaki gogor baten aurrean jarri beharko.
Laura Gutman.