Amona izatearen ilusio eta anbibalentziarekin, emakume helduak garai berri bati aurre egiteko prest gaude, gure bilobei gure seme-alabei agian eman ez geniena emateko intentzioz: denbora librea.
Baina, “amontasunak” askoz helburu osoago eta beharrezkoagoa du, emakume gazteei amatasunaren sekretuak azaltzearen funtzioa, barne munduari buruz dugun ezagutza eskainiaz, orain ez dugulako umea elikatu beharrik, rol hori utzi eta espiritualki ama izatera doazen emakume horiek elikatzea baizik. Posible da gure iraganean egoera tamalgarriak pasa izana, eta bizitako horrengatik bi jarrera har ditzakegu: gogorrak eta kritikoak izanaz beraiek umeak hazten dituzten modua gaitzetsiz –honen ondorioz gure alabak guregandik banandu beharko dute- edo bihotza ireki gure antzinako bizipenak alde batetara utziaz, eta ama gazteen ondoan egon sostengatuaz, ulertuaz, onartuaz, maitatuaz eta miretsiaz. Eta horrela egiaztatuaz belaunaldi ezberdinen arteko gertutasuna ona izango dela haurrarentzat.
Egia da emakume helduen jakinduria sakona gaitzetsi dugula zimur eta ile zuriek hartu duten fama txarragatik. Baino gure fisikoak indarra eta edertasuna galtzeak heldutasunean beharrezkoa da itxurakeriaz banatzeko eta izatearen konplexutasunean sartzeko. Fisikora oso lotuak geratuko bagina, ez ginateke bizi espiritualean murgiltzeko prest egongo. Zimurren edertasuna behar dugu, azala ondua eta azala bigunago izatea, aprobetxatu nahi duenarentzat esperientziaren jakinduria zabaltzeko prest.
Kontutan izan dezagun gaur egun ama asko daudela, beraien umeekin besoetan, amatasunetik alde egiteko beharrarekin. Emakume helduak honi helduta geratu gabe gure historia aztertzeko prest bagaude, eta iraganean agian zorrotzegiak edo hotzegiak izan garela konturatzeko gai bagara, hau alda dezakegu emakume kontzientziaren ateak irekiaz gure alabak eta errainak amatasunaren bidea sostengu, laguntza eta eskuzabaltasun gehiagoz egin dezaten bidea. Orduan bakarrik mereziko dugu emakume jakintsuak deitzea.
Laura Gutman.