♥ Gogoratu behar den lehen gauza da haurdunaldiaren lehen hilabetearen erdian … oraindik ez dagoela enbrioirik! Haurdunaldiaren hasiera azken hilekoa etorri den data izaten da. Obulua obulazioan ernaltzen da, eta hau hilekoaren lehen egunetik pare bat astera gertatzen da. Beraz, garai honetan (beti ere haurnaldia bilatzen gabiltzanean, noski), elikagai osagarriak hartu behar ditugu (oso garrantzitsuak azido folikoa eta iodoa), dieta osasungarria egin eta alkohola, tabakoa zein gainontzeko drogak bezalako toxikoak saihestu.
♥ Arrazoi honengatik lehen sarrera hau “haurdunaldiaren lehen hilabetea” deitu dut, eta hemendik aurrera, astez aste ikusten joango gara.

♥ Ernalketa unean jada badakigu jaioko den haurtxoa mutila ala neska izango den, zein koloretakoak izango diren bere begiak, ilea… bere nortasunaren ezaugarri batzuk ere bai. Pertsonatxo bat koskortzen hasten da. Hemen amak oraindik ez daki haurdun dagoenik. Lehen falta izan aurretik, haurdunaldi-testek negatibo eman dezakete, nahiz eta haurdunaldia egon. Emakume batzuk zantzuren bat nabaritzen hasten dira, goraleak edo bularren tentsioa handiagotzea, esate baterako.
♥ Obulua endometriora heltzen denean, geruza honetan “lurperatzen” da, bere garapenerako beharrezkoak izango dituen substantziak lortzeko. Hau gertatzen denean, odol jario txikia ager daiteke, hilekoa baino askoz txikiagoa. “Ezarpenaren odol jarioa” deitzen da eta ez da arriskutsua, ez da txarra, ez du adierazten arazo bat dagoenik. Emakume askok ez dute.

♥ 3. astean, enbrioiaren zelulak berehala biderkatzen dira. Emakume batzuek bularraren tamaina handitzen dela, nekea, suminkortasuna… nabaritzen dituzte. Ekografia baten bidez, haurdunaldia antzemateko oso goiz da, baina haurdunaldi-testek positiboa eman dezakete.
♥ 4. astean, oraindik hilekoaren faltarik egon ez denean, enbrioiak milimetro bat neur dezake eta haurtxoaren etorkizuneko organoak osatzen joateko bere zelulak espezializatzen hasten dira. Likido amniotikoarekin betetzen joaten den barrunbe bat eratzen hasten da eta baita plazenta sortzen ere. Honek 40 asteetan zehar, umekiari bere biziraupen eta hazkuntzarako beharrezkoak dituen elikagai eta oxigenoa eramango dizkio, eta hondakin guztiak botatzen lagunduko dio.

♥ Hemen amak traba abdominala, titien tentsioa, goraleak eta nekea, aurretik nabaritu ez bazuen ere sabel handi samarra… antzeman ditzake, eta hilekoa agertu aurretik izaten diren minekin nahas daitezke; baina pixaren testak ez luke zalantzarik utziko: haurdunaldia badago, testa positiboa da.
Testa negatiboa denaren egoerak eman daitezke: normalean, emakumearen hilekoaren zikloak oso luzeak direnean, hau da, hilekoa 40 egunetik behin etortzen zaionean, adibidez.
Ekografia batean endometrioa, umetokia barrutik estaltzen duen geruza, lodiagoa ikusiko litzateke; baina hemen oraindik enbrioia ez litzateke ikusiko.
Jade Emaginak emandako textua MeitaiMaitientzat: http://matronaonline.net/el-primer-mes-de-embarazo/