Bat-batean egun batean maisu bat, liburu bat, lagun bat edo pentsamendu bat azaltzen da gure sinesmen errotuen bidea aldatzen duena. Biraje pertsonal horren barruan, gure seme-alabekin egin duguna ez dugu gustuko. Gaur ez genuke berdina egingo. Gu aldatu gera. Baino alda ezin duguna iragana da.
Ba bai, aitortzeko ordua da gure izaera barruan ez dela modalidade zaharrik sartzen, beldur eta aurreiritzietan sortua. Agian zorrotzegiak izan gera gure seme-alabekin, zuzena egiten genuela pentsatuaz baino gure maitasun sentimenduez urrun. Agian sutilki gaizki tratatu ditugu. Gezurrak esan dizkiegu eta gaur egun gutxi fidatzen dira. Beraien sentimenduan gutxietsi ditugu. Agian obedientzia eskatu dugu eta errebeldiaz erantzun digute. Beraien eskaeren ez entzuna egin diegu eta orain beraiek ez gaituzte entzuten.
Urteak pasa dira eta bizia errebobinatu nahiko genuke film baten moduan gauzak ezberdin egiteko. Ba beno, bada gauza bat gaur egin daitekeena: konturatzea.
Ondoren, horretaz hitz egitea gure seme alabekin. Bi urte badituzte ere. Edo bost. Edo hamalau. Edo hogei. Edo hogeita sei. Edo berrogei. Edo hirurogeit hamar. Ez dio axolarik. Inoiz ez da berandu. Beti da momentu egokia apalki gertutasun afektibo bat sortzen badugu aurkikuntza pertsonal batez hitz egiteko, irrika batetaz, desio batez edo intentzio berriez.
Ume txiki batentzat bultzagarri da bere ama edo aitaren ahotik barkamen bat entzutea, zaintza eta atentzio gehiago ematea hitzartzen. Nerabe batentzat, izugarrizko oportunitatea da, beraien artean inoiz eman ez den intimitate errespetatu batean hitz egite gurasotako batekin. Seme edo alaba gazte batentzat, ate bat irekitzea da berak bere buruari hainbat galdera pertsonal egin diezaion. Seme edo alaba heldu batentzat, konfort denbora bat da eta bizi zikloen ulermen handi bat.
Edozein momentu izan daiteke egokia batek onartu duen aldaketa besteekin elkarbanatzeko. Ez dago ikas gai bertutetsugorik, seme-alabekin “konturatze” hori azaltzekoa eta intentzioa, egunetik egunera pertsona hobea izateko intentzioa. Behin betiko, seme edo alaba batentzat pare gabea da bere gurasoen humanitate sinple eta bigunarekin topo egitea beren patua bilatzen dutenean, egunero.
Laura Gutman