Gaur egun emakumeok gizonen pare lan egiten dugu, harrotasun eta poztasunez bizi dugun gertaera. Ez dago emakumerik aurreko aroetan bizi zen menpekotasun ekonomiko, erlijiozko edo moralera itzultzeko prest . Libre sentitzen gara aspalditik merezitako autonomia lortu dugulako. Ondoren elkar zoriontzen gara lortutako banakako askatasunengatik. Horraino denok ados gaude.
Baino, horren ados egongo ez dena seguruenik jaio berria izango da. Giza ugaztun bezala, “bukatu gabe” jaio zen. Hau da, bederatzi hilabete “kanpo haurdunaldi” beharko ditu, izandako bederatzi hilabetetako “barne haurdunaldia” osatzeko, amaren sabel barruan zuen konfort, plazer, mugimendu, janari, usain, begirada eta presentzia berberak izateko esperantzaz. Esperientzia gozo guzti hauek inguru femenino batean bakarrik izan ditzake, edo hobeto esanda inguru maternante edo amatasunez betetako batean.
Ume jaio berriak ez daude gaur egungo festa moderno hontara gonbidatuak. Ez dute ez hitz eta ez botorik erabaki hauetan. Eta helduok ez dugu lanik hartzen beraiek zer behar duten -beraien ume oso txiki berezitasunean- jakiten: ama energia berezian nabigatzen jarraitzea. Baino bada pentsamendu kolektiboan ezkutatuta jarraitzen dun zerbati: ama eta umearen arteko komunikazio intimoa, eta ama bakoitzak bere seme-alabekiko duen konexio trasferentzia.
Eta onartu ahal izateko elkarrekin egoteko beharra emakumearena ere badela, emakumeak zaindua, aditua, sostengatua eta babestua sentitu beharko genuke gure burua. Askatasuna ez da bakoitzaren errekurtsoen menpe egotea bizirauteko. Askatasuna lanaldi bikoitz eta hirukoitzak ez lan egitea da. Ez gara libre bizi laboralera jaurtikiak garenean umea uztera derrigortuta. Hori da sinestarazi digutena – eta ontzat hartu dugu- modernidadearen azenarioarekin. Benetan, askatasunean biziko gara gure buruari biziko etapa bakoitza erabat bizitzeko aukera ematen diogunean. Eta amatasunaren lehen garaia oso berezia da. Eta gainera oso denbora gutxi irauten du.
Laura Gutman