Norberaren ikertzen bideak antza dute diamanteen bilaketekin. Hasieran, esploratzaileak lokatzetan distira txiki batzuk aurkitzen dituztenean, asaldatu egiten dira uste dutelako hori dela dagoen guztia. Baino ondoren, gehiago zulatzen duten heinean, ezin dute liluratuta sentitzeaz utzi horrenbeste harri bitxiren aurrean, eta lehen aberastasun handi bat zirudienak, orain balio gabe dirudi altxor berriaren aurrean. Modu berean, bilatze espiritualetan abiatzen garenean, pena bat litzateke lehen aurkiketen aurrean nahikoa egin dugula pentsatzeak. Hasten ari den bide bat da, beraz jarraitu egin behar dugu aspaldian gordea geratu zen barne jakinduria argitu arte. Baino edozein barne esploraraziok umiltasuna eta balentria behar du onartzeko esperientzia oinarrizkoak – hau da, gertatzen zaigun guztia – gure pentsamenduen kanpo proiekzioak direla eta barnean dugun materiala, baino kontaktuan jartzeko prest ez gaudena. Gure biziak garen hori agertzen dute beti. Horregatik, sufritzen ari bagara, “suerte txarra” badugu, ez bagaude pozik gure bilakaerekin, gure bizi egoera aldatu nahi badugu, osasuna eta lasaitasuna nahi badugu, etab. ez dugu beste biderik garena osotasunean hartzea baino. Ez da erreza. Ordaintzeko prezio bat dago: hasera batean txikitako sineskerietan giltzapetuta egotearen erosotasuna utzi beharko dugu eta beste alde batetik gure biziko gertaera guztien errespontsabilitatea onartu beharko dugu, gehien bat ekintza txiki eta ohikoetan. Gabonak, urte berria, erregeak eta hauekin datozkigun talde otoitz guztiak egun hauetan, talde meditazioak sortzen dituzte eta oso egokiak dira nor bere baitan biltzeko eta gure barruan dar-dar egiten duen gizaki esentzialarekin topo egiteko. Momentu egokia da aspaldiko minekin sintonian egoteko eta zentzu traszendental bat emateko.
Laura Gutman.