Emakumeek hainbat urte daramatzagu errepresio sexualean murgilduta. Honek gure gorputza baxu edo zikintzat izan dugula esan nahi du, pultsu sexualak zitaltzat eta gorputzeko zirrara guztiak, maltzurtzat. Ze momentutan ikasten dugu ez dagoela ez gorputz eta ez plazerrarentzat lekurik? Jaiotzearen momentutik bertatik. Jaio eta segundo batzuetara, ukituak egoteari uzten diogu. Umetokiko paradisuan etengabea zen kontaktua galtzen dugu. Belaunaldi eta belaunaldietan erreprimitutako emakumetatik jaiotzen gera, zurrunak, izoztuak, gogorrak, paralizatuak eta laztantzeko beldurra dutenak. Orduan amatasun sena hondatuaz joaten da, galdu egiten da, zirriborratu egiten da.
Testuinguru honetan, mendetako pratriakatuarekin gainean, gure barne sintoniatik urrunduak, ez dugu erditu nahi. Zentzuzkoa da, gure umetokiak zurrunak daudelako eta horrela min egiten dute. Gure sabela zurruna dago eta gure besoak babestu egiten dira. Ez gera gure amagandik besarkatuak eta kulunkatuak izan, beraiek ez direlako gure amanongatik kulunkatuak izan, eta horrela emakume belaunaldi eta belaunaldietan galdu da emakume biguntasun arrasto guztia. Horregatik erditzeko ordua iristen denean gorputzak guztiak min egiten digu inflexibilitateagatik, menpekotasunagatik, erritmo eta laztan faltagatik. Urrutiko denboratatik odola isurtzen duen, aldatzen den, obulatzen duen, zikintzen den eta erabili ezina den gure gorputza gorrotatzen dugu.
Garrantzitsua da kontutan izatea menpekotasuna eta errepresio sexual historikoaz gain, emakumeok «preso» erditzen dugula. Duela mende batetik –emakumeak lan munduan sartu garenetik, unibertsitatean eta hartu eman publikoa dagoen lekuetan- emakumearen azken botere gotorlekua utzi dugu: erditzea. Dagoeneko ez zaigu emakumearen arbasoetako jakituriaren zatitxo txiki ere geratzen. Bukatu da. Ez dago erditzen eszena gehiago. Orain teknologia dago. Makinak. Gizonak. Denbora programatuak. Drogak. Ziztadak. Loturak. Ile mozketak. Torturak. Isilunea. Mehatxuak. Emaitzak. Erasotzaile begiradak. Eta beldurra, noski. Berriro ere beldurra azaltzen da mendeetan gizonei mugatuta egon den aterpean. Beraz, ezkutuko haitzulo hori ere, utzi dugula. Erditzeak eman izana, emakume arima deabruari saltzea bezala izan zen. Orain emakumeari dagokigu zerbait egitea, axola bazaigu erditzearen plazer orgasmikoa berreskuratzea eta gure gain hartu izan dezakegun ahalmena erditzeak berrekuratzen ditugun neurrian.
Laura Gutman.