Plazer fisiko sentsorialaren ukatzea lehen haurtzaroan, gizarte indarkeriaren lehen zergatik da. Indarkeria eskala handi batean umeekin errepresiboak garen kultura eta gizarteetan bakarrik ematen da eta noski bizi sexuala erreprimitzen dugunetan ere. Zoritxarrez sentsazioa dut oraindik ez gaudela prest abusuen sistematizazio parez begiratzeko, zulo osoa zalantzan jarri beharko genukeelako eusten duen logikarekin barne autoritarismoa, tratu txarrak eta indartsuen mendea ahulekiko sumatzeko. Organizazio hau patriakatuak sistematizatu du, menperatu eta ondasunak biltzeko helburuaz. Gudak sistema fratizida honen zati beharrezkoak dira, hau da, anai arreben artean elkar akabatzea behar duena lurraldeak, irabaziak eta boterea lortzeko. Horretarako gudariak sortu behar ditu, hau da, gizaki sentigabeak eta beste bat akatzeko gai direnak. Hori lortzen oso erreza da: jaioberri eta ume txikiei amaren gorpua eta horrek daraman kontaktu plazerra ukatuta. Umeak neurri nahikoan pairatzen badu, ondoren gai izango da haserrez erreakzionatzeko besteak mindu eta menperatzeko.
Orain, maitasuna oinarrizkoa da. Ume bat ez bada “gizarteratua” izan amaren sustantziaren bidez bere biziaren hasieran, “des-gizarteratze” prozesu bat pairatuko du ondorengo erreakzio agresiboekin, afektu hitzik gabe egokitu delako. Umeak jasaten duen afektu gabeko esperientzia bakoitza, beste ume askok bizitzen dituztenei batzen dira, eta azkenean etsipen hori eskala kolektiboan sumatzen da.
Beste alde batetik, denbora modernoak kontra ditugu. Emakumeek azkenean horrenbeste desiratu dugun askatasunera iristen ari garela uste dugu –gizonaren menpeko urte askoren ondoren- lan egiteagatik eta dirua irabazteagatik eta hau emakumeen garaipena dela. Postu ekonomiko eta politikoetara iritsi gaitezke, baino emakumeak itsuak jarraitzen badugu errepresioaren zulotik eta maitasun primarioaren mugekin, ez badugu onartzen gure gorputzak paralizatzen dituen gogortasuna, ez bagara gai gure umetokiaren taupadak entzuteko, ez baditugu gure titiak eta besoak eskaintzen umeen babeserako; orduan, munduko indarkeriaren egile izaten jarraituko dugu. Maitasun primario hori gabe ez bait dago askatasunik. Beldurra eta konpentsazio etsituak bakarrik daude. Emakumeak iraganeko errepresio, ilunkeria eta gorrotoaren; eta nahi dugun mugikortasun eta askatasun etorkizunaren arteko bisagra gera. Emakumeak gera lehen ulertu beharko dugunak dagoen erlazio zuzena maitasun primario eta askatasunaren artean. Maitasunaren errepresio eta indarkeriaren artean.
Laura Gutman