Eta orain… Jolastera!

Aza 25, 2019

Haurren oinarrizko beharra da jolastu ahal izatea. Ez eginbeharren ondoreko sari gisa. Ikasi eta garatzeko behar dute jolasa, ez da orduan bigarren mailako eginbeharra. Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean (HEH) 31. artikuluan ondorengo hau adierazten du: “Haurrak aisialdi, jolas eta ekintza kultural eta artistikoetan parte hartzeko eskubidea du”.

Jolasa adina eta haurraren nortasunaren beharren arabera aldatuko da, baina ahalik eta libreena izatea komeni da, eta ahal den neurrian kanpoan izatea ona da.

Jolasaren aldeko interesa benetan piztu denean, jostailuak ez dira ezinbestekoak. Harriak, makilak, kartoizko kutxak, ura, hostoak, sukaldeko tresnak, ohialak, ahulkiak, mahaiak… Aurreko edozein elementu horiek inguruan topatu ditzakegu beti eta edozein momentutan gure txikien jolas librearen protagonista bihurtu daitezke. Horiek bai momentu magikoak.

Horregatik ez gara gu, dendan, errez hausten diren pastikozko jostailu konplexuen oso lagunak.

Hona hemen gure apostua.

Gure jaioberriaren lehen hilabeteetarako jostailuak

Onartu beharra da jaioberri batek ez duela, berez, jostailurik behar. Oinarrizko betebeharrei erantzun eta gurasoen goxotasunaz gain, ezer gutxi gehiago behar dute gure jaioberriek. Hala ere, kolorea, soinua eta testura ezberdinekin bere atzipen-erreflexua suspertzeko jostailuren bat eskaini nahi badiozue, egurrezkoak, silikona leunezkoak, ehun ezberdinak, soinua egiten duenak edo peluxezko kuxien leunen bat aukeratu dezakezue. Bitxia da nola jaioberri asko bularra edota biberoia hartzen ari direnenan inguruan duten zerbaiti indarrez eusten dioten eskutxuarekin (helduaren ilea, arropa…), horregatik gustatzen zaizkigu edoskitze lepokoak, indartsu eutsi eta segurtasun sentsazioa areagotzeko.

Lehen urtetako jolasaren garrantzia: Montessori eta Waldorf

Egunen baten Maria Montessori italiarrari eta Waldorf pedagogiaren sortzailea izan zen Rudolf Steineri buruz sakon hitz egiteko tartea hartuko dugu. Bitartean, bi ildo pedagogiko hauek hezkuntza tradizionalen alternatiba direla esan genezake. Sarritan biak gauza bera izango balira bezala aipatzen badira ere, haurrekin lan nahiko ezberdina egiten dute, baina bi pedagogia hauek haurren lehen urtetan esperimentazioa, jolasa eta sormena duten garrantzia nabartmentzen dute.

Horregatik gure haurrei askatasunez aritzeko, esperimentatzeko, arlo sentsorialak lantzeko eta material ahalik eta nobleenekin aritzeko tresnak eskeintzea oinarrizkoa da: egurra, kaskabiloak, ehun ezberdinak, likidoak

Gure gogokoenak: patineteak eta ikasteko bizikletak

Gure txikien garapenean mugimendua oso garrantzitsua da, eta ikasteko bizikletak eta patineteak psikomotrizitatea kanpoan lantzeko tresna ezinhobeak dira. Aspaldi egin genuen guk gure ustez merkatuan dauden patinete hoberenak dituen markaren aldeko apostua: Micro patineteak. Tamaina guztiak eta hamaika kolore. Hiru gurpiletakoak, Mini Micro, Maxi Micro; bi gurpiletako Sprite Micro, eta akrobaziazaleentzako Micro Scooter MX Trixx 2.0. Eta amaitzeko, modelo berriena, hain polita den Micro Cruiser-a: bi gurpil handi, hirian ibiltzeko egokia eta retro diseinu puntu batekin. Micro patineteaz gain, osagarri oso bereziak aurkituko dituzue eta benetan luxuzko diseinuekin.

Patinetes Micro

Orain dela gutxi marka berri bat ekarri dugu dendara. Ikasteko bizikletak eta patineteak dituen Puky marka alemaniarra. Patinete estilo berri bat ezagutu nahi baduzu, ikusi Puky-ren atala gure webgunean.

Bicicletas aprendizaje y patinetes Puky

Etxean jolasteko aukerak ezagutu nahi ditut

Negua gogorra izaten da batzuetan, eta hementxe dituzu guri oso baliogarriak izan zaizkigun beste jolas mota batzuk.

Etxean, bidaietan eta etxetik kanpo bazkaltzen dugunerako gure gogokoenetako bat: Jaq Jaq Bird arbel liburuak. Aukera ugari ematen dituen jostailua, irudimena sustatzen duena eta gainera edozein lekura poltsoan edo motxilan eraman dezakeguna. Liburu edo formatu bilgarrian, bere klariona eta errotulagailuekin margotu eta ondoren ezabatu daitezke, etengabeko jolasean murgilduz.

Pizarras y libros para colorear reutilizables - Jaq Jaq Bird

Negu honetarako edo Gabonetarako jolas sinbolikoa bultzatzen duen jostailu txikiren baten bila bazabiltza, hona emen 3 aukera zoragarriak: bainerarako jostailu batzuk (gero ere udaran eta hondartzan erabiltzeko aproposak), ilustriazio oso politak dituzten eta emozio ezberdinak lantzeko balio duten hainbat ipuin, eta haurrak panpinekin jolas daitezen ume-eramaile txiki bat.

Quut Toys-en jostailuak gure udarako jostailu gogokoenak dira, batez ere gero urtean zehar edozein momentutan eta egoeratan erabiltzeko ere mundialak direlako, baita, adibidez, baineran aritzeko ere!

Aurtengo Gabonetarako dendarako egin dugun ipuin eta liburu aukeraketa oso berezia izan da. Begiradatxo bat bota liburuen atalari eta ziur zure seme-alabarekin lantzeko gaien bat topatuko duzula.

Eta aipatzen genizuen Boba Mini motxila, panpinekin jolasteko ume-eramailea. Helduek erabiltzen dugunaren berdin-berdina, tamaina txikiagoan, imitazioa eta jolas sinbolikoa sustatzeko egokia.

Mochila portabebés Boba Mini de juguete

Polita eta erabilgarria den zerbaiten bila bazabiltza, ezagutzen al dituzu Trunki maletak? Trunki haur maletak, osagarri perfektua dira, bidaiatzeko, beraien gauzak erantzukizunez jasotzeko eta hauekin… jolasteko!

Eta egunero erabiltzeko zerbait? Ikusi gure Engel motxilak. Birziklatutako botilekin egina dago, ekologikoa eta jasangarria, eta oso indartsua, pila iraungo dizun motxila.

Mochilas Engel y maletas de viaje para niños Trunki

Orain bai… Jolastera!

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE